eCommerce II: nola garatu onlineko denda bat Wordpress eta WooCommercerekin (ONLINEKO WEBINARRA)
SPRI
2023-01-24 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
Enpresa batek onlineko denda ezartzea erabakitzen duenean, haren bideragarritasunean, fidagarritasunean, errentagarritasunean eta autokudeaketan erabakigarriak izango diren oinarrizko alderdiei buruzko informazioa eduki beharko dute. Gaur egun, faktore horien arabera aldatzen diren irtenbide teknologiko ugari dago. Gakoa enpresaren beharren arabera egokiena dena erabiltzea eta, aldi berean, etorkizunera begira eskain ditzakeen aukerez jabetzea da. Wordpressek, WooCommerceren pluginarekin batera, aukera bikainak eskaintzen ditu. Wordpressek biltzen ditu mundu osoko webgune guztien % 23,4, eta CMS merkatuko % 60,8 jasotzen du. WooCommercek babesten ditu munduko 1 milioi topeko eCommerce arloko gune onenen % 22.