2023-02-11
Ikastaroa larunbatetan izango da: Otsailaren 11an, otsailaren 25ean eta martxoaren 4an
Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da. Klaseak ematerakoan, orduan eta ikaslego tentsoagoa datorkigu: maitasun falta, konfiantza falta, antsietatez gainezka…Gure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Garai nahasiak bizi ditugu: sekula ez bezainbesteko aukerak dauzkagun garaian, inoiz baino galduagoak sentitzen gara. Ase ezintasuna nagusitzen zaigu. Bete ezina dirudin hutsunea…
Ikastaro honetan emozioen jatorrira joko dugu, gure egunerokotasuna den zuzeneko saio horretan gure esperientzia hobetzeko baliabideak landuko ditugu. Baliabide hauek entrenamendu mentalaren teknika ezberdinetan oinarritzen dira: Ametsak interpretatzeko hainbat baliabide, Bat-bateko eboluzioa, Benetan dena maitatu, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Psikologia Positiboa, Epigenetika, Bioneuroemozioa, Kinesiologia, eta abar.
Informazio gehiago, youtuben:Urko Arozena Muxika-Entrenamendu Mentala