2023-02-27
Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.
Gaur egun, eskola inklusiboen alde goaz eta hortaz, ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa dugu profesional bezala. Hezkuntza-sistemak aniztasunari erantzutea du helburu eta horrekin batera, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleei arreta ematea, besteak beste.
Hizkuntzaren nahasmenduari buruzko ezagutza ezak ezaugarri hauek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur hauek identifikatzeko zailtasunak daude, eta euren ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola erantzuna batzuetan ez da eraginkorra euren ikaskuntza prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten.
Hori dela eta, ikastaro honekin, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen esparrua lantzea proposatzen da, haien premietarako egokiak eta eskola inklusiboarekin koherenteak izango diren proposamenak egiteko. Azken finean, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia.
Laburbilduz, ikastaro honen bidez, kontzeptuak argituko dira (hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen ezaugarri komunak ezagutuko ditugu), identifikaziorako gakoak eskainiko dira (diagnostiko eta identifikaziorako tresnak zein orientabideak emango ditugu) eta eskola erantzun eraginkorrerako gakoak aztertu eta proposamen desberdinak eskainiko dira, didaktika desberdinak abiapuntu hartuta (metodologia berritzaileak).
2023-02-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2023-02-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2023-02-27 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2023-02-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2023-02-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2023-02-27 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra