2023-09-18 (09:30 - 00:00)
Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
2023-09-18 (09:00 - 00:00)
Muturretik muturrerako proba automatizatuak sortzen ikasi nahi al duzu? Erabiltzaileen portaera simulatu nahi duzu zure webgunea proba dezaten? Hau da, eguneratzeak argitaratu nahi dituzu zure erabiltzaileak trabatuta geratuko ez diren lasaitasunarekin? Hala bada, ikastaro hau zuretzat da, merkatuko web-testaren Open Source framework nagusiak erabiltzen ikasiko baituzu: Cypress eta Playwright. Horrela, software egonkorra eta kalitate handiagokoa sortzeko beharrezko trebetasunak eskuratuko dituzu.