2024-01-11 (09:30 - 00:00)
ChatGPTk goitik behera aldatu du gure gizarte- eta lan-ingurunea; horregatik, garrantzitsua da nola funtzionatzen duen ondo ulertzea, hartara, mota horretako tresna batengatik espero dezakegunaren itxaropen errealistak izateko eta tresna hori zentzuz erabiltzeko.
Hori dela eta, tailer honetan bi alderditan jarriko dugu arreta: alde batetik, GPT motako lengoaia-ereduek nola funtzionatzen duten, zer diren, nola trebatzen diren eta zer nolako jokabidea duten ulertuko dugu.
2024-01-11 (09:30 - 00:00)
Konputazio kuantikoa Qubitean oinarritutako konputazio paradigma bat da. Qubita, berriz, bi mailako sistema kuantiko bat da, eta bita litzatele bere analogo klasikoa. Qubitek propietate kuantikoak dituzte, hala nola gainezarpena eta korapilatzea, eta propietate horiek ordenagailu klasikoentzat oso zailak diren lanak modu efizienteagoan egitea ahalbidetzen dute. Jardunaldiaren lehen zatian mekanika kuantikoa oinarritu zuten esperimentu eta teorien errepaso historiko txiki bat egingo da. Garatutako kontzeptuetatik abiatuta, konputazio kuantikoaren motak, horien abantailak, desabantailak eta hari lotutako hardwarea azalduko dira. Bigarren zatian, egungo konputazio kuantikoaren arrakastak eta mugak aurkeztuko dira, eta enpresak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak zertan ari diren lanean ere azalduko da.