2024-01-26 (09:30 - 00:00)
Ikasi nola eraldatu dezaketen serverless teknologiek zure enpresa egun bakarrean. Ezagutu zerbitzuen hornitzaile nagusiak, funtsezko onurak eta inplementatzeko jardunbiderik onenak.
Ez ezazu galdu zure enpresaren maila hobetzeko aukera hau!
2024-01-26 (09:30 - 00:00)
Tailer honetan, Magic Studio sakonean errepasatuko dugu; izan ere, Canvaren tresna iraultzaile honetan adimen artifiziala hainbat modutan integratu dute, tresna hori are eraginkorragoa bihurtzeko. Diseinuaren prozesua eraginkorragoa eta sortzaileagoa izateko Magic Studiok eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ikasteko diseinatuta dago ikastaro praktiko hau.
2024-01-26 (09:30 - 00:00)
Albiste buletinen edo newsletter digitalen gorakada berri bat bizi dugu. Horiek sortzeko hainbat modu daude. Prestakuntza honen bidez newsletterrak eraginkortasunez garatu ahalko dituzu, Substack plataforma erabilita, izan ere, erabiltzaile-interfaze erraz bat dauka eta edukiak argitaratu eta monetizatzeko gaitasun handia.