2024-04-17 (09:30 - 00:00)
TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau.
2024-04-17 (09:00 - 00:00)
Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.
2024-04-17 (09:30 - 00:00)
Digitalizaziora gero eta bideratuago dagoen mundu honetan, diseinu erakargarri eta funtzionalak sortzeko trebetasuna funtsezkoa bihurtu da. Figma, erabiltzaile-interfazeak diseinatzeko lineako tresna, diseinatzaileek eta garapen-ekipoek maila globalean gogokoen dutena bihurtu da.
Tailer honetan, Figmaren funtsezko ezaugarriak aztertuko dituzu, diseinu estatikoak sortzetik hasi eta fideltasun handiko prototipo interaktiboak eraikitzeraino.
2024-04-17 (09:00 - 00:00)
Denbora errealean datuak atzitu, kudeatu eta prozesatzeko kode irekiko estandarra bihurtu da Node-red, eta sinplifikatu egin ditu informazio-sortzaileen eta -kontsumitzaileen arteko prozesuak.
2024-04-17 (09:30 - 00:00)
Pitch aholku-emailea zera da: salmenta-ziklo arrunt baten hasieran, ase dezakezun premia bat izan dezaketen pertsonekin harremanetan jartzea.
Interakzio hori gerta daiteke elkarrizketa bidez, topo egitearen ondorioz edo telefonoz hitz eginda, eta aurkikuntza bizkortzea du helburu. Hau da, zure solaskideak behar duenari buruzko informazioa lortzea da helburua, bai eta pertsona hori neurriak hartzeko prest ote dagoen ebaluatzea ere.
2024-04-17 (09:30 - 00:00)