2024-06-28 - Agenda

Kostu txikiko gailuekin prozesuak automatizatzeko eta zirkuituak mutatzeko tailer aurreratua, “Home Assistant” erabiliz

Enpresa Digitala

2024-06-28 (09:00 - 00:00)

Aurretik, Home Assistant plataformaren bidezko automatizazioaren mundua apur bat ezagutzeko tailer bat egin dugu. Orain, tailer aurreratuago bat eskaini nahi dugu, kostu txikiko gailuen bidezko prozesuen automatizazioaren ezagutzan sakontzen jarraitzeko.

Lehen-lehenik, “Home Assistant” (HA) plataforma instalatzeko eta konfiguratzeko egin beharreko urratsen errepaso azkar bat egingo dugu. Gero, azaldu nahi dugu nola egiten diren zirkuituen muntaketa errazak, urratsez urratseko motorrak erabiltzeko, argiztatzeko edo kostu txikiko gailuekin bideozaintza egiteko. Helburua da sistemak konfiguratzea eta muntatzea, HA plataformak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta zenbait prozesu edo zeregin automatizatu ahal izateko, marka eta teknologia desberdinetako gailuak erabiliz: Zigbee, Wifi, Bluetooth…

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
67
8
1415
1819202122
23242526272829
3031