2025-01-16 (09:00 - 00:00)
Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.
Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.
2025-01-16 (09:30 - 00:00)
Jardunaldiaren asmoa da SGA/SGA Industrialeko soluzio logistikoei aplikatutako AAren gaitasunak zabaltzea, eta aplikatutako soluzio aurreratuak norantz doazen aztertzea. Produktu bukatuen/azken produktuen biltegiak kudeatzeari begira duen ikuspegiaz hitz egingo da, bai eta ekoizpen postu edo zelulak automatikoki elikatzea ahalbidetzen duten plantako fluxuekin duten interkonexioaz ere. Soluzio logistiko aurreratuek inbentarioari buruzko informazioa ematen dute denbora errealean, muturretik muturrera erantzuteko (bezerotik lehengaiaren hornitzailera) eta erabaki hobeak hartzeko balio duen informazioa emateko.