2025-01-22 (10:00 - 00:00)
Tailer honen helburua da oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea, eskaintzen duzuna aurkezten duzunean edo kamerari hitz eginez saltzen diozunean, gaitasunaz eta balioaz gain, konfiantza eman dezazun.
2025-01-22 (09:30 - 00:00)
Tailerraren helburua da enpresei beren ekintza digitalak eguneratzen laguntzea, eta ahaleginak eta baliabideak antolatzen, neurtzen eta errentagarriago egiteko erabakiak hartzen laguntzea, emaitza hobeak lortzeko.
Negozio digitalen arduradunentzat eta enpresetako marketin-arduradunentzat da tailerra, hau da, digitalki non dauden eta bide egokitik doazen, norantz joan behar duten, nola eta zer ekintza diren egokienak jakiteko Plan Digital bat landu nahi dutenentzat, eta, horrekin guztiarekin, itzulera, presentzia, posizionamendu, bereizketa, bezero eta salmenta hobeak lortu nahi dituztenentzat.
2025-01-22 (09:00 - 00:00)
Gauzen Interneten (IoT) ekosisteman, smartphonea funtsezko gailu gisa nabarmentzen da. Sistemaren terminal eramangarri bat izanik, aukera ematen du noiznahi eta nonahi informazioa ikusteko, jakinarazpenak jasotzeko, aginduak bidaltzeko eta sistemaren konfigurazio-parametroak doitzeko. Horregatik, funtsezkoa da garatzera goazen IoT proiektuetan integratzeko aukera ematen duten aplikazioak sortzeko gai izatea telefono mugikorretarako.