2025-01-28 (09:00 - 00:00)
Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.
Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.
2025-01-28 (09:00 - 00:00)
AAko laguntzaileentzako sarrera enpresa eremuan
GPTen, partaideen, boten eta LLMen ikuspegi orokorra. OpenSource ereduak.
Plataformen egoera: OpenAI, HugginFace, Langchain, Flowise, Copilot Studio, Gemini, … eta plataforma bakoitza hautatzeko irizpideak.
APIen hastapenak eta AAko laguntzaileen integrazioan duten garrantzia.
2025-01-28 (09:00 - 00:00)
Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.
2025-01-28 (16:00 - 00:00)
Ezagutu LangChainen potentziala, Azken Belaunaldiko Lengoaia Ereduetan (LLM) oinarritutako aplikazioak garatzeko tresna berritzaile eta moldakorrenetako bat. Prozesuak optimizatzea, pertsonalizatzea eta erabakiak azkar hartzea giltzarri diren enpresa-ingurunean, LangChain AA sortzailearen boterea negozio bakoitzaren behar espezifikoekin lotzen duen irtenbide gisa kokatzen da.