2025-01-29 (09:30 - 00:00)
Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?
2025-01-29 (09:00 - 00:00)
Aldagai ugari kudeatu behar dira produktu digital bat eraikitzeko, produktu hori dena dela (denda elektroniko bat, SaaS bat...). Merkatuan non konkatzen den bilatu behar da; eraiki beharrekoan lehentasunak ezarri behar dira, eraginkortasunez; oreka bilatu behar da erabiltzaileari egiten zaion proposamenaren eta inbertitzaileen eta enpresako sailen interesen artean.
Praktikaren bidez baino ezin da ikasi, eta, tailer honetan, bertatik bertara ikusiko dugu zer izan behar dugun kontuan, profesional gisa, halako proiektuetara egokitzeko orduan, profesionalki non koka gaitezkeen bila dezagun eta gure ezagutzaz eta talentuaz balia daitezen.
2025-01-29 (10:00 - 00:00)
Bideoaren mundua iraultzen ari diren adimen artifizialeko tresnak ezagutuko dituzu. Bideoak modu azkar eta sortzailean nola sortu eta aldatu aztertuko dugu, AAren azken teknologiak erabiliz prozesuak automatizatzeko, kalitatea hobetzeko eta sormen-aukerak zabaltzeko. Ikusizko efektuetatik hasi eta edizio aurreraturaino, AAk ikus-entzunezko produkzioaren etapa bakoitza nola sinplifikatzen eta azkartzen duen ikusiko duzu.
Gainera, AA plataformek eduki pertsonalizatua sortzen, postprodukzioa hobetzen eta sormen-lanaren fluxua optimizatzen nola lagun diezazuketen ikasiko duzu, eta, horrela, denbora gehiago eskainiko diozu alderdi artistikoari eta gutxiago teknikoari. Denbora aurreztea edo ekoizpenen kalitatea hobetzea bilatzen duen norbait bazara, hau da zure lekua.
2025-01-29 (09:00 - 00:00)
Kurtso hau diseinu digitalean hasten direnentzat diseinatuta dago, eta Figma erabiltzen ikasi nahi dutenentzat, erabiltzaile-interfazeak diseinatzeko tresnarik ezagunenetariko bat. Kurtsoan zehar Figmaren funtzio esentzialak aztertuko ditugu, hasieratik diseinu eraginkor eta kolaboratiboak sortzeko.
Oinarrizko kontzeptuak menderatzen ikasiko dugu, hala nola frames-en sorrera, osagai berrerabilgarrien diseinua, prototipo interaktiboak eta diseinu-proiektuen antolaketa. Horrez gain, ikuspegi praktiko eta egituratu bat garatuko dugu, modu antolatuago eta eraginkorragoan lan egitea ahalbidetuko diguna.
Helburuak:
Nori zuzenduta:
Figmarekin hasi nahi duten diseinu digitalean interesa duten pertsonei, erabiltzaile-interfazeak sortzeko eta proiektuetan elkarlanean aritzeko tresna intuitiboa erabiliz.
2025-01-29 (09:00 - 00:00)
Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.
2025-01-29 (09:30 - 00:00)
AA ziztu bizian doa! Jardunaldi honek udazkeneko edizioaren ildoari jarraitzen dio, 2024ko urritik hona funtsezko nobedadeak hurbiltzeko. ChatGPT eta Geminiren funtzionalitate berriak aztertuko ditugu, open source modeloen gorakada, eta Copilot Studio bezalako tresnak produktibitatea eraldatzen ari direla.
Erritmo geldiezinean, funtsezkoa dena aukeratzen dugu 2025ari aurre egiten laguntzeko, bideoaren "agentifikazioa" eta bilakaera barne hartuta IA sortzailean.
Adimen Artifizial Sortzailearen mundu zorabiagarrian egunean egon nahi baduzu eta bere azken berrikuntzak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi badituzu, webinar hau zuretzat da.
2025-01-29 (15:30 - 00:00)
Azken Belaunaldiko Hizkuntza Ereduak (LLM) eta AA Sortzailea gero eta gehiago hartzen dituen enpresa ingurune batean, datuen pribatutasuna bermatzea lehentasun kritiko bihurtu da. Jardunaldi praktiko hau parte-hartzaileei teknologia horiek ezartzean informazio sentikorra babesteko funtsezko tresnak eta estrategiak emateko diseinatuta dago.