2025-05-30 (09:30 - 00:00)
Ikastaro honek adimen artifizialeko hizkuntza-ereduen munduan murgilduko zaitu erabat eta zehaztasunez. Zehazki, ChatGPT eta egungo merkatuan dituen lehiakide nagusiak sakonki aztertu eta alderatuko ditu. Hau da: Gemini, Claude eta Copilot.
Ikuspegi praktiko baten bidez, sakonki aztertuko ditugu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak, haien erabilera batzuk eta benetako erabilera-kasu ugari, hartara, eredu eta plataforma bakoitzak dituen berezko indarguneak eta mugak modu integralean uler ditzazun. Azterketa horri esker, ereduak ebaluatzeko eta zeure behar espezifikoen arabera egokiena hautatzeko behar diren tresnak lotuko dituzu.
2025-05-30 (09:00 - 00:00)
UXcon Donostia itzuli da, Euskadin erreferentzia den UX ekitaldia.
Hirugarren edizioan, UXcon Donostiak Erabiltzaile Esperientziaren (UX) inguruan topagune bat sortzen jarraitzea du helburu, ideien trukea ahalbidetuz eta ezagutza areagotuz, sektoreko joera gaurkotuenei helduz.