2025-06-27 (09:30 - 00:00)
Dokumentuak sortzea izaten da, enpresa batean, lanik ohikoenetako bat, eta, bereziki, aurkezpenak sortzea (produktuak eta zerbitzuak erakusteko, katalogoak, proposamenak, etab.). Baliabide asko xahutzen dira horretan. Txantiloiak sor daitezke, bai, baina adimen artifizialarekin hori baino askoz ere gehiago egin daiteke, produktiboagoak izaten laguntzen baitigu: zeregin errepikakorrak automatizatu, edukia berrantolatu, diseinua moldatu, akatsak ekidin, baliabideak sortu (adibidez, irudiak, animazioak, infografiak, diagramak...). Horri guztiari esker, denbora aurrez dezakegu, baita emaitza hobeak lortu eta emaitzok behar bakoitzera egokitu ere.
2025-06-27 (09:00 - 00:00)
Adimen artifiziala jada ez da gorabidean dagoen teknologia bat: prozesu publiko, enpresarial eta sozialetan integratutako errealitate bat da. 2025ean, IAren Europako Erregelamendua onartu ondoren, adimen artifizialeko sistemak nola diseinatu, erabili eta gainbegiratu behar diren birdefinitzen duen lege-esparru aitzindaria ezarri du Europak.