2025-09-17 - Agenda

LEONOR Zure taldea hobeto gidatzeko gidatzen zaituen IA

Enpresa Digitala

2025-09-17 (09:00 - 00:00)

Ba al zenekien liderren % 80 ez direla prest sentitzen beren taldeak hain ingurune aldakor eta konplexuan eskatzen dizkien eguneroko erronkak onartzeko?

Arazoa da gaur egun beharrezkoak diren gaitasunak ez direla duela urte batzuk beharrezkoak zirenak. Lidergo-trebetasunak egunerokoan entrenatu behar dira.

Imajinatzen duzu chatbot bat, ekipo birtualen coach bat bezalakoa, liderrei trebetasun horiek garatzen eta beren taldeak eraldatzen laguntzen diena?

Info gehiago

Web-pentestinga: Ikasi web-aplikazioen kalteberatasunak bidentifikatzen eta prebenitzen modu praktikoan

Enpresa Digitala

2025-09-17 (09:30 - 00:00)

Web-pentesting ikastaro honetan web-aplikazioetako kalteberatasunak identifikatzeko eta ustiatzeko oinarrizko teknikak erakutsiko zaizkie ikasleei. Burp Suite erabiliko da laborategi-ingurune seguru batean. Aplikazio komertzialetan dituzten benetako kalteberatasunak aztertuko eta ustiatuko dira, ikaskuntza eraginkorra eta praktikoa lortzeko asmoarekin.

Web-pentestinga funtsezko diziplina bat da zibersegurtasunean, eraso-bektoreen ehuneko handi bat Interneten ikusgai dauden web-aplikazioetan zentratzen baita.

 

 

Info gehiago

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa

Enpresa Digitala

2025-09-17 (09:30 - 00:00)

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Info gehiago

Aurkezpen eraginkorrak Gamma.app erabilita (AA)

Enpresa Digitala

2025-09-17 (09:30 - 00:00)

Aurkezpenak egiteko AA erabiltzeak (Gamma) aukera ematen digu dokumentu profesional bat automatikoki lortzeko, abiapuntu gisa testu laburrak (gonbitak edo promptak), laburpenak, dokumentuak edo baita URLak ere erabilita. Denbora izugarri aurrezteaz gain, dokumentu argiak lortu ahal izango dituzu diapositiba zuri huts batekin hasi gabe. Gainera, web-teknologiak erabilita, aukera dago aurkezpena erraz eta azkar editatzeko, partekatzeko eta eguneratzeko.

Helburua da Gamma.app erabiltzen ikastea aurkezpen eraginkor, ikusgarri eta interaktiboak azkar sortzeko adimen artifizial bidez sortutako edukiak integrattuz, eta, hala, lan-fluxu profesionala optimizatzea.

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa “AA Sortzailerako Sarrera”

Enpresa Digitala

2025-09-17 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoak AASren sarrera sinple eta eskuragarria eskaintzen du, hutsetik hasita. Tailerrean, parte-hartzaileek teknologia horiek eguneroko lanean eta sektore desberdinetan nola aplika daitezkeen aurkituko dute. Horrez gain, aukera, muga eta praktika onak aztertuko dira, erabilera eraginkor eta arduratsua bermatzeko.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 abuztua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
    1
2
3
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031