2025-09-23 (09:30 - 00:00)
Ikastaro hau adimen artifizialeko irudiak modu erraz eta kontrolatuan sortzeko interesa duen edonorentzat diseinatuta dago, tresna irisgarriak erabiliz. Freepik AI Suiteren funtzio nagusiak ezagutu eta beren proiektuetan aplikatu nahi dituzten sortzaile, ekintzaile eta profesionalen beharrak aseko dituen prestakuntza praktiko gisa aurkezten da.
Asmoa da AAk lagundutako irudien sorkuntzara oinarrizko hurbilketa bat eskaintzea, aurretik esperientziarik ez dutenek ere oinarriak ikasi eta beren konposizioak sortzen has daitezen.
2025-09-23 (09:00 - 00:00)
Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.
Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.
2025-09-23 (09:30 - 00:00)
Jardunaldi honetan, BakQ eta Metapostari esker, dokumentuak konfiantza osoz sinatzen eta dokumentu-prozesuetan arriskuak saihesten irakatsiko dugu. Sinadura elektroniko motak eta horien legezko baliozkotasuna erakutsiko dira, baita beren dokumentu-fluxuak optimizatu dituzten enpresen benetako kasuak ere.
2025-09-23 (09:30 - 00:00)
Ikastaroaren helburua:
Lan-ingurunean eguneroko produktibitatea eraldatzeko aurkezten den Microsoft 365 Copilot tresnaren gaitasunak aztertzea, Microsoft 365 tresnekin integrazioa aztertzea eta eguneroko zereginak gauzatzeko Agenteak sortzea.
Nori zuzendua:
AA-ren bitartez lanpostuan produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko interesa duten sektore guztietako profesionalei zuzendua.
Aurretiko baldintzak:
Microsoft 365-en oinarrizko ezagutzak izatea eta Copilot Chat lizentzia kontua izatea edo M365 Copilot dohako proba aktibatzea
2025-09-23 (09:00 - 00:00)
4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko.
Iraultza industrial berri bat da, egungo enpresen etorkizuna baldintzatuko duena zalatza barik.
Industria 4.0 ezagutzeko zure prozesua abiarazteko modurik errazena Industria 4.0 Barnetegi Teknologikoan murgiltzea da. Barnetegiaren formatuak eta tokiak (leku isolatu baten, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko), EIKTen balioaren transmisioa, sinergiak, ideiak eta proiekzioen sorkuntza, eta enpresa industrialen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzea errazten dute.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez, Barnetegi Teknologiko bat diseinatu du 4.0 Industriari buruz. Barnetegi horretan 4.0 Industrian inplikatutako teknologien giltzarriak ezagutaraziko dira, teknologia horiek ekar ditzaketen onurak azpimarratuko dira eta benetako aplikazio kasuak ere azalduko dira.