2025-09-24 (09:00 - 00:00)
Bideo-adimen artifizial generatiboak ikus-entzunezko ekoizpen apalenak betetzen ari dira, duela gutxira arte aurrekontu handiak bakarrik har zitzaketen plano harrigarriekin.
Tresna horiek eraiki duten paradigma berriak ideia eta sormena jartzen ditu erdigunean, ez hainbeste horiek sortzeko trebetasun teknikoak, orain arte beti izan baitira bereizgarriak.
2025-09-24 (09:30 - 00:00)
Zure enpresak eskulan gehiegi kudeatzen ditu?
Benetan behar duzunera egokitutako tresnak falta zaizkizu?
Web mintegi honetan ikusiko duzu nola eraiki ditzakezun neurrira egindako tresnak diru asko inbertitu beharrik gabe, Airtable erabiliz.
Airtable hodeiko plataforma bat da, kalkulu orri baten onena (Excel edo Google Sheets, esaterako) eta datu base baten funtzionaltasunak uztartzen dituena.
Koderik gabeko tresna bat da; beraz, programatzen jakin gabe erabil dezakezu.
Tresnak, halaber, informazioa modu bisual eta kolaboratiboan antolatzeko, automatizatzeko eta kudeatzeko balio du.
2025-09-24 (09:00 - 00:00)
Barnetegi Teknologikoa 9 ordutako formakuntza saio berezia da turismo sektorean Inteligentzia Artifiziala Marketinetan nola bideratu ezagutarazteko.