2025-10-22 (09:00 - 00:00)
Bezeroa sakon ezagutzea da edozein estrategia lehiakorraren oinarria. Adimen artifizialak aukera ematen du datu handiak aztertzeko, kontsumo-ereduak, lehentasunak eta portaerak zehatzago detektatzeko.
4 orduko ikastaro honetan, parte-hartzaileek ikasiko dute nola aplikatu IA tresnak merkatu-ikasketak aberasteko, publikoak segmentatzeko eta erabiltzaileen esperientziak bezeroen benetako beharretara gehiago egokitzeko.
Tailerrak aplikazio-adibideak barne hartzen ditu marketin digitalean, erabiltzaileen ikerketan eta produktu edo zerbitzuen hobekuntzan, enpresek beren erabaki estrategikoak sendotzeko helburuarekin.
2025-10-22 (09:30 - 00:00)
Aurkezpenak egiteko AA erabiltzeak (Gamma) aukera ematen digu dokumentu profesional bat automatikoki lortzeko, abiapuntu gisa testu laburrak (gonbitak edo promptak), laburpenak, dokumentuak edo baita URLak ere erabilita. Denbora izugarri aurrezteaz gain, dokumentu argiak lortu ahal izango dituzu diapositiba zuri huts batekin hasi gabe. Gainera, web-teknologiak erabilita, aukera dago aurkezpena erraz eta azkar editatzeko, partekatzeko eta eguneratzeko.
Helburua da Gamma.app erabiltzen ikastea aurkezpen eraginkor, ikusgarri eta interaktiboak azkar sortzeko adimen artifizial bidez sortutako edukiak integrattuz, eta, hala, lan-fluxu profesionala optimizatzea.
2025-10-22 (14:00 - 00:00)
Sare sozialak etengabe eboluzionatzen ari dira eta urtero aldaketak sartzen dituzte, marken eta zerbitzuen komunikazioan eragin zuzena dutenak. Erreputazio digitalaren kudeaketa funtsezko faktorea da, gainera, bezeroen eta komunitatearen konfiantza mantentzeko.
2 orduko ikastaro honek 2025eko berrikuntzarik esanguratsuenak eguneratuko ditu eta eremu digitalean korporazio-erreputazioa modu eraginkorrean kudeatzeko estrategiak azalduko ditu. Adibide praktikoak erakutsiko dira, tokiko merkataritzaren errealitatera egokitutako praktika onekin.
2025-10-22 (17:00 - 00:00)
2 orduko online ikastaro honetan, IAk irudiak sortzeko duen potentzial sortzailea aztertuko da. Nano Banana-n bidez (Google), irudimena askatzeko eta hainbat testuingurutan aplika daitezkeen irudi originalak sortzeko teknikak eta tresnak erakutsiko dira.
Parte-hartzaileek estilo eta ikuspegi sortzaile desberdinekin esperimentatuko dute, eta IAk proiektu artistiko, hezitzaile edo komunikaziokoetan aliatu izan daitekeela ikusiko dute. Tailerrak esperimentazio librea eta teknologiak eskaintzen dituen hizkuntza bisual berrien inguruko hausnarketa sustatuko du.
Amaitzeko, adibide praktiko osagarriak eta ikastaroaren ondoren esploratzen jarraitzeko baliabideak eskainiko dira, parte-hartzaile bakoitzak bere sormena IArekin garatzen jarrai dezan.