2025-11-20 - Agenda

Adimen Artifizial Sortzailea Publizitate Kanpainetan (Google Ads eta sare sozialak)

Enpresa Digitala

2025-11-20 (09:00 - 00:00)

Publizitate digitalerako dituzten estrategietan AASren teknologiak txertatzeko ezagutzetan eta trebetasunetan sakondu nahi dituzten guztientzat pentsatuta dago “Adimen Artifizial Sortzailea publizitate kanpainak sortu, aktibatu eta optimizatzeko (Google Ads eta Sare Sozialak)” mintegia. Parte hartzaileek Adimen Artifizial Sortzailearen aukerak deskubrituko dituzte, eta horien printzipioak, funtzionalitateak eta aplikazio praktikoak aztertuko dituzte, Google Ads eta Sare Sozialak bezalako plataformetan publizitate kanpainak sortzeko, aktibatzeko eta optimizatzeko modua eboluzionatzeko.

Ikastaro hau, ezagutza teknikoan ez ezik, Adimen Artifizial Sortzailearen aplikazio estrategikoan ere zentratzen da, kanpainen sorreran gertatzen diren benetako arazoak konpontzeko, publizitate sormena handitzeko eta pertsonalizazio eta nabarmentasun handiagoa lortzeko.

Info gehiago

3Drako AA sortzailea: promptetik azken produktura

Enpresa Digitala

2025-11-20 (09:00 - 00:00)

Adimen artifizial (AA) sortzailea indarrez sartu da sormenaren munduan, eta errotik eraldatu du ideiak diseinatu, bistaratu eta komunikatzeko modua. Lehen zenbait astetako lana eskatzen zuena minutu batzuetan sortu daiteke orain irudiak, 3D ereduak, animazioak eta bideoak modu intuitibo eta irisgarrian sortzeko aukera ematen duten tresnei esker.

Tailer hau teknologia horiek nola aprobetxatu erakusteko diseinatuta dago, bereziki 3D ingurunera aplikatuta.

Info gehiago

Sarrera Adimen Artifizial Generatiboan: ulertu, erabili eta prestatu etorkizunerako (On line Euskeraz)

Enpresa Digitala

2025-11-20 (09:30 - 00:00)

Adimen Artifizial Generatiboa (AAG) gure eguneroko bizitzan eta lan-jardueretan gero eta presenteago dagoen teknologia da. Hiru orduko ikastaro labur honetan, ezagutza teknikorik gabe, oinarri bat eskuratuko duzu AAG zer den ulertzeko, haren funtzionamendua azaltzeko eta nola erabil dezakezun zure eguneroko lanean, zure negozioaren produktibitatea handitzeko eta erabaki hobeak hartzeko. Gainera, arreta berezia jarriko dugu arriskuei eta mugak markatzen dituzten gai garrantzitsuenei buruz:pribatutasuna, segurtasuna eta araudi juridikoak.

Helburuak:
- Adimen Artifizial Generatiboaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea.
- Tresna nagusien erabileran lehen urratsak ematea (ChatGPT, Copilot...)
- AAGrekin elkarreragiteko oinarrizko estrategiak ezagutzea: nola galdetu, nola lortu emaitza erabilgarriak.
- AAGren erabilera kasu arrunt eta baliagarriak ezagutzea, eguneroko negozio-jardueretan aplikagarriak.
- AAGren erabilerak dituen arriskuak eta muga legalak kontuan hartzea.

Nori zuzendua: Adimen Artifizial Generatiboaren inguruan ezagutzarik ez duten pertsona guztiei eta teknologia honen lehen hurbilketa praktikoa egin nahi dutenei.
 

Info gehiago

Aprobetxatu Googleren AA: Gemini eta NotebookLM tresnei buruzko ikastaro praktikoa

Enpresa Digitala

2025-11-20 (09:30 - 00:00)

Ikastaro honekin, Google Geminiren eta NotebookLMren gaitasun aurreratuenetan eta funtzionalitate interesgarrienetan sakonduko duzu, erabiltzaile-mailan. Googleren adimen artifizial sortzaileko tresna nagusiak dira.

Tailerra amaitutakoan, zehatz-mehatz ulertuko duzu adimen artifizialeko tresna sofistikatu hauek nola eralda eta optimiza ditzaketen zure eguneroko zereginak. Ikaskuntza praktikoko eta interaktiboko esperientzia baten bidez, teknologia hauek eraginkortasunez integratzen eta erabiltzen ikasiko duzu, eta berariazko estrategia eta teknikak aurkituko dituzu produktibitatea eta efizientzia nabarmen hobetzeko zure lan-ingurunean; hala, emaitza hobeak lortuko dituzu ahalegin gutxiago eginez.

Info gehiago

Green AI (AA berdea): Adimen artifizial jasangarria erakunde efiziente eta arduratsuak sortzeko

Enpresa Digitala

2025-11-20 (09:30 - 00:00)

Jardunaldi honetan, zenbait aditu akademiko, ikertzaile, instituziotako ordezkari eta enpresa teknologiko elkartuko dira, eta aztertuko dute zer aurrerapen, erronka eta aukera dauden adimen artifiziala jasangarria eta efizientea izan dadin lortzeko. 

Hainbat hitz-hartze eta eztabaida izango dira, eta zenbait gai giltzarri landuko dira, hala nola AA eskala handian erabiltzeko arkitektura energetikoki efizienteak lortzea, nazioarteko erregulazioak sistema adimendunen garapenari eta operazioari nola eragiten dion jakitea eta enpresa-jarduerak ezinbestean norantz bilakatu behar duen ikustea esparru arautzaileak betetzeko eta AAren erabilera jasangarria sustatzeko.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 azaroa hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
89
1516
212223
24252627282930