2026-01-13 - Agenda

Menderatu Google Ads eta AA: areagotu salmentak eta bezeroak

Enpresa Digitala

2026-01-13 (09:00 - 00:00)

Automatizazio aurreratua nagusitu da kanpainen kudeaketan. AA eta ikaskuntza automatikoa Google Adsen motor nagusia dira dagoeneko: segmentazio prediktiboa, sormenen sorkuntza automatikoa, intentzio errealean oinarritutako eskaintza-ereduak eta beste hainbat alderdi oinarritzen dira haietan.

Ikastaro honetan aztertuko dugu nola aldatu den kudeatzailearen lana Google Adsekin, AA nola aprobetxatu bolumena eta efizientzia areagotzeko eta zer taktikak ematen duten aukera kontrolik galdu gabe salmentak eskalatzeko.

Info gehiago

AA Giza Baliabideei aplikatua

Enpresa Digitala

2026-01-13 (09:30 - 00:00)

Tailer honek erakusten dizu, modu praktikoan, nola erabili AA Giza Baliabideen egunerokoan: nola idatzi lan eskaintza bat, eta gogobetetze datuak aztertzea edo langileen kolektiboak segmentatzea ere bai.

Ikastaroan hau ikasiko duzu:

  • Hizkuntza ereduez baliatzea (ChatGPT, Gemini, Claude, etab.) erreklutamendu, hautaketa eta barne komunikazioko funtsezko zereginetarako.
  • Promptak eta lan fluxuak diseinatzea, denbora aurrezteko, pertsonen kontrola eta kalitatea galdu gabe.
  • Datuen automatizazioa eta analitika erabiltzea, talentuari eta jardunari buruzko erabaki objektiboagoak eta neurgarriagoak hartzeko.
  • Zeure erakundean aplikatzeko moduko aukera zehatzak identifikatzea eta inpaktu eta bideragarritasunaren arabera lehenestea.

Norentzat

  • Giza baliabideak, talentua eta pertsonak.
  • Pertsona taldeak beren ardurapean dituzten eta pertsonen eguneroko kudeaketan AA sartu nahi duten arloko arduradunak.
     
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 urtarrila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   
1
234
567891011
121718
2425
283031