2026-01-26 - Agenda

Python, datuak analizatzeko. Hastapenak

Enpresa Digitala

2026-01-26 (09:30 - 00:00)

Python Inteligentzia Artifizialeko eta Datuen Analisiko prozesuak egiteko gaur egun dagoen lengoaia nagusietako bat da. Hala ere, datuak aztertzeko prozesu bat egiteko, programazioaren oinarriak ezagutu behar dira hizkuntza horretan, baita datuak maneiatzeko oinarriak ere.

Info gehiago

Notion AI: zure laguntzaile adimenduna, “dena batera”

Enpresa Digitala

2026-01-26 (09:30 - 00:00)

Notion dagoeneko bada zure lana antolatzeko tresna indartsua, baina bere AA integratuarekin, Notion laguntzaile adimenduna bihurtu da, zuri informazioa automatikoki idazten, laburbiltzen, aztertzen eta eraldatzen laguntzeko. Tailer honetan Notionek zure esku jartzen dituen AA sortzaileko gaitasun guztiak ondo maneiatzen ikasiko duzu.

Ikasiko duzu nola atera etekina Notion AIri, edukiak idazteko, bilerak laburtzeko, dokumentuak itzultzeko, datu baseetako datuak aztertzeko, automatizazio adimendunak sortzeko eta askoz gauza gehiago egiteko. Guztia zure lan eremutik atera gabe, zure informazioa beti eskuragarri eta antolatuta edukita.

Norentzat da?

Tailer hau produktibitatea biderkatu nahi duten Notioneko erabiltzaileentzat (hasiberriak zein aurreratuak) diseinatuta dago:
 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 urtarrila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   
1
234
567891011
121718
2425
283031