2026-03-05 (09:30 - 00:00)
Notion dagoeneko bada zure lana antolatzeko tresna indartsua, baina bere AA integratuarekin, Notion laguntzaile adimenduna bihurtu da, zuri informazioa automatikoki idazten, laburbiltzen, aztertzen eta eraldatzen laguntzeko. Tailer honetan Notionek zure esku jartzen dituen AA sortzaileko gaitasun guztiak ondo maneiatzen ikasiko duzu.
Ikasiko duzu nola atera etekina Notion AIri, edukiak idazteko, bilerak laburtzeko, dokumentuak itzultzeko, datu baseetako datuak aztertzeko, automatizazio adimendunak sortzeko eta askoz gauza gehiago egiteko. Guztia zure lan eremutik atera gabe, zure informazioa beti eskuragarri eta antolatuta edukita.
Norentzat da?
Tailer hau produktibitatea biderkatu nahi duten Notioneko erabiltzaileentzat (hasiberriak zein aurreratuak) diseinatuta dago:
2026-03-05 (09:00 - 00:00)
No-code teknologiako bideojoko bat osorik sortu nahi duzu? Ez duzu programatzaile edo diseinatzaile profesionala izan beharrik! Ikastaro honetan, serious games edo bideojokoak hutsetik garatzen ikasiko duzu, kodea, grafikoak, musika, soinuak eta bestelako baliabideak sortzeko adimen artifiziala erabiliz tresna nagusi gisa.
Amaitutakoan, ikasitakoa zure sektore profesionalean aplikatu ahal izango duzu. Egun, bideojokoak ez dira denbora-pasa hutsak; trebatzeko, prozesuak gamifikatzeko, marketin- eta sormen-ekintzak bultzatzeko eta trebetasun eta soft skill berriak garatzeko tresna dira.
2026-03-05 (18:30 - 00:00)
Women4Cyber ECSOk (European Cybersecurity Organisation) sortu zuen 2018an emakumeen parte-hartzea sustatzeko zibersegurtasunaren esparruan. 2022an, Women4Cyber Spain sortu zen, eta, urte horretan bertan, Women4Cyber Council kontseiluaren Europako bilera egin zen Bilbon.
Women4Cyber-en helburua da emakumeak zibersegurtasunaren mundu zirraragarrian konektatzea eta inspiratzea, ingurune digital seguruago, berritzaileago eta askotarikoago bat eraikitzeko. Bestalde, emakumeen talentua bultzatu nahi du, eta, horretarako, aukerak sortzen ditu arlo horretan etorkizuneko profesionalentzat hainbat ekimenen bitartez, hala nola CybHerTalks, W4C Startup School eta Mentoring Programa.
Testuinguru horretan kokatzen da Women4Cyber Euskadi Topaketaren bigarren edizioa, non adimen artifizialaz eta AAk zibersegurtasunarekin duen erlazio bikoitzaz hitz egingo baitugu; hizpide izango dugu, halaber, pertsona guztien arteko lankidetzaren beharra dagoela zibersegurtasunaren beharrei erantzuteko eta zibersegurtasun-ekosistema partekatu bat sortzeko. Hori guztia giro lasai, dinamiko eta parte-hartzaile batean.