2026-03-09 - Agenda

Automatizatu zure negozioa n8n-rekin eta AArekin: zerotik workflows adimendunetara

Enpresa Digitala

2026-03-09 (09:00 - 00:00)

n8n da merkatuan dagoen automatizazioko open-source plataforma indartsuena, eta APIen bidez aplikazioak eta zerbitzuak konektatzeko aukera ematen dizu, mugarik gabeko workflows adimendunak sortzeko. Zapier edo Make tresnek ez bezala, esaterako, n8n-ek erabateko kontrola eta hosting propioa eskaintzen dizkizu, eta, noski, zure automatizazioetan AA sortzailea zuzenean integratzeko gaitasuna ere bai.

Bi eguneko tailer intentsibo honetan, n8n ondo maneiatzen ikasiko duzu, zerotik, eta AA integratuarekin automatizazio konplexuak sortzen ere ikasiko duzu. Kasu errealekin lan egingo duzu, workflowak eraikiko dituzu oinarritik, ChatGPT eta AAko beste eredu batzuk integratuko dituzu zure prozesuetan, eta azkenean, ikastaroa bukatzean, hainbat automatizazio izango dituzu funtzionatzen zure negoziorako.

Norentzat da?

Tailer hau prozesuak automatizatu eta bere eragiketei adimen artifiziala gehitu nahi dieten profesionalentzat eta lantaldeentzat diseinatuta dago. 

Ez da beharrezkoa aldez aurretik programazioan esperientziarik izatea; halere, baliagarria da APIen eta logikaren gaineko oinarrizko ezagutzak izatea.
 

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa: Google Gemini

Enpresa Digitala

2026-03-09 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoa 8 orduko tailer trinko eta praktikoa da, enpresaren eguneroko jardunean AA sortzailearen erabilera modu praktikoan txertatzeko.


Edizio honetan Google Gemini eta Gemini PRO izango ditugu ardatz, bereziki hauen erabilera Google Workspace ekosisteman (Docs, Gmail, Calendar, etab.) txertatuta. Tailerrak, gainera, bloke espezifiko bat eskainzten du mota honetako zerbitzuekin lan egitean pribatutasuna, segurtasuna eta erabilera arduratsua lantzeko.

 

Helburuak:

  • Ulertzea zer ekarpen egiten duen Google Geminik laneko produktibitate profesionalari.
  • Testuinguru korporatiboan emaitza erabilgarri, koherente eta berrerabilgarriak lortzeko ondo eskatzen ikastea (prompting).
  • Gemini PRO Google Workspace barruan erabiltzea ohiko zereginak azkartzeko: idazketa, sintesia, bileren prestaketa, posta elektronikoa, plangintza eta denboraren kudeaketa,...
  • Zure enpresarako erabilera-kasuak identifikatzea.
  • Arrisku ohikoak identifikatzea eta erabilera segururako eta arduratsurako jardunbide egokiak zehaztea.

 

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa: Google Gemini eta Notebook LM

Enpresa Digitala

2026-03-09 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoa 8 orduko tailer trinko eta praktikoa da, enpresaren eguneroko jardunean AA sortzailearen erabilera modu praktikoan txertatzeko.


Edizio honetan Google GeminiGemini PRO eta Notebook LM izango ditugu ardatz, bereziki hauen erabilera Google Workspace ekosisteman (Docs, Gmail, Calendar, etab.) txertatuta. Tailerrak, gainera, bloke espezifiko bat eskainzten du mota honetako zerbitzuekin lan egitean pribatutasuna, segurtasuna eta erabilera arduratsua lantzeko.

 

Helburuak:

  • Ulertzea zer ekarpen egiten duen Google Geminik laneko produktibitate profesionalari.
  • Testuinguru korporatiboan emaitza erabilgarri, koherente eta berrerabilgarriak lortzeko ondo eskatzen ikastea (prompting).
  • Gemini Google Workspace barruan erabiltzea ohiko zereginak azkartzeko: idazketa, sintesia, bileren prestaketa, posta elektronikoa, plangintza eta denboraren kudeaketa,...
  • Zure enpresarako erabilera-kasuak identifikatzea.
  • Arrisku ohikoak identifikatzea eta erabilera segururako eta arduratsurako jardunbide egokiak zehaztea.

 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
1819
2526
2930