2026-05-28 (09:00 - 00:00)
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da, tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.
Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.
2026-05-28 (09:30 - 00:00)
Ingurune digitala gero eta interkonektatuagoa denez, segurtasun-gorabeherak etengabeko kezka dira pertsonentzat eta erakundeentzat. Mehatxu zibernetikoak etengabe ari dira eboluzionatzen: malware- eta ransomware-erasoak, datu sentikorrak filtratzea eta sistema kritikoetara baimenik gabe sartzea. Gorabehera bat dagoenean ez bagaude prest eta ez badakigu erantzun egokirik ematen, ondorio larriak egon daitezke; datuak galdu ditzakegu, gure ospea kaltetu dezake, edo galera ekonomiko handiak izan ditzakegu.
Tailer honek gorabehera horiek modu eraginkorrean identifikatzeko, kudeatzeko eta arintzeko behar diren tresnak eta estrategiak eskaintzen ditu. Gorabehera-motak, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko jardunbide egokiak eta eraso baten eragina murrizteko modua landuko da. Gainera, gorabeheretan erantzuteko plan bat eratzeko eta etorkizuneko mehatxuen aurkako defentsak indartzeko metodoak aztertuko dira. Ikastaroa amaitutakoan, edozein segurtasun-gorabehera gertatzen denean zer egin jakingo duzu, eta aktibo digitalen babesa eta eragiketen jarraitutasuna bermatuko dituzu.
2026-05-28 (18:30 - 00:00)
Women4Cyber ECSOk (European Cybersecurity Organisation) sortu zuen 2018an emakumeen parte-hartzea sustatzeko zibersegurtasunaren esparruan. 2022an, Women4Cyber Spain sortu zen, eta, urte horretan bertan, Women4Cyber Council kontseiluaren Europako bilera egin zen Bilbon.
Women4Cyber-en helburua da emakumeak zibersegurtasunaren mundu zirraragarrian konektatzea eta inspiratzea, ingurune digital seguruago, berritzaileago eta askotarikoago bat eraikitzeko. Bestalde, emakumeen talentua bultzatu nahi du, eta, horretarako, aukerak sortzen ditu arlo horretan etorkizuneko profesionalentzat hainbat ekimenen bitartez, hala nola CybHerTalks, W4C Startup School eta Mentoring Programa.
Oraingo honetan, hizpide izango ditugu datuen garrantzia, segurtasuna eta pribatutasuna haien bizi-ziklo osoan. Aztertuko dugu datuak nola dabiltzan etengabe joan-etorrian Edgetik aplikazioetara eta aplikazioetatik hodeira, eta, orobat, zergatik izan behar duen segurtasunak joan-etorri hori gobernatzen duen zeharkako ardatza. Saio honetan, ingurune hibridoetako arriskuak arintzeko eta eragiketen erresilientzia bermatzeko estrategiak emango dizkiegu parte-hartzaileei. Aukera erakargarria da ulertzeko ezen, datuen mugikortasuna ezinbestekoa den mundu batean, datuak haien bideko etapa guztietan babesteko ahalmenean datzala lehiarako benetako abantaila.
2026-05-28 (09:00 - 00:00)
Tailer presentzial honetan ideiak, ikuspegiak eta kopiak modu arin batean nola sortu landuko dugu , irizpide sortzailea + Adimen Artifiziala konbinatuz.
Ez alderdi teknikotik, baizik eta alderdi praktikotik: nola erabili IA eguneroko jardunean desblokeatu, bideak esploratu eta ideiak hobeto lurreratzeko.
IAk ez du pentsamendu sortzailea ordezkatzen. Baina ondo erabilita, azkarrago joango zara, aukera gehiago irekitzen dizu eta erabaki hobeak hartuko dituzu.
Zer ikasiko duzu?
2026-05-28 (09:00 - 00:00)
Tailer presentzial honetan ideiak, ikuspegiak eta kopiak modu arin batean nola sortu landuko dugu , irizpide sortzailea + Adimen Artifiziala konbinatuz.
Ez alderdi teknikotik, baizik eta alderdi praktikotik: nola erabili IA eguneroko jardunean desblokeatu, bideak esploratu eta ideiak hobeto lurreratzeko.
IAk ez du pentsamendu sortzailea ordezkatzen. Baina ondo erabilita, azkarrago joango zara, aukera gehiago irekitzen dizu eta erabaki hobeak hartuko dituzu.
Zer ikasiko duzu?