2012-06-21 - Enpresarean
Automozio sektorearentzako Europako erreferentziazko hornitzaile gisa posizionatzea lortu du. Instalazioak martxan jartzeko egindako inbertsioa 40 milioi eurokoa da.
Fagor Ederlan Tafallak 40 milioi euroko inbertsioa egin eta gero moldekatze linea berria aurkeztu berri du Tafallan. Honi esker, Europa mailan automozio sektorerako motor blokeen eta kulaten produkzioan erreferente izatea lortu du enpresak.
Fagor Ederlan Tafalla S. Coop., Fagor Ederlan Taldeko partaide da (azken hau MONDRAGON Korporazio barruan dago) eta 40 urte baino gehiagoan liderra da automozio eta industria sektorerako motor blokeen eta kulaten fabrikazioan.
Moldekatze linea berria etorkizuneko apustua da eta kooperatibaren enpresa proiektua sendotzea du helburua; Tafallako enpresa teknologikoki bere sektorean Europako aurreratuenetakoa da gaur egun.Instalazio berria merkatuko aurreratuenetakoa da. Bere ezaugarrietako bat da dituen automatizazio eta malgutasun maila handiak eta orduko ibilgailuentzako 300 motor bloke eta ibilgailu industrialentzako 150 motor bloke fabrikatzeko kadentzia konbinatua du.
Moldekatze linea berriak urtean 100.000 toneladatik gora fabrikatzeko gaitasuna du eta bera bakarrik gai da gaur eguneko linea bien artean lortzen den produkzio bolumena berdintzea. Instalazio berriari esker automobil ibilgailuetako produkzio gaitasuna laukoiztu egin da eta ibilgailu industrialetan bikoiztu. Horretaz gain, teknologia honi esker Fagor Ederlan Tafallak posible du merkatura produktu arinagoak eskaintzea, murriztutako lodiera eta tolerantziako motor blokeak hain zuzen, sektoreak gero eta gehiago eskaintze duena, bestalde.
Fagor Ederlan Tafalla
Lehen Victorio Luzuriaga deitua, 1969an Tafallan kokatu zen une beretik eskualdeko ekonomiaren eta enpleguaren motorra izan da. 2008ko urtarrilean Elkarte Anonimoa zena gaur eguneko Fagor Ederlan Tafalla, S.Coop bihurtu zenetik partekatutako proiektua izatea eta parte-hartzea dira proiektu sozioenpresarialaren oinarri, eta horretarako, gestioaren bikaintasunaren bitartez errentagarritasun ekonomikoa bilatzen duen Gestio Eredua darabil, zeinak horretaz gain langileen garapen pertsonal eta profesionalean indar egiten duen. Proiektu kooperatibo honek bere nortasunaren ikur ditu laneko segurtasuna, ingurumenarekiko errespetua, inguruarekiko konpromisoa, parte-hartzea –jabetzan, gestioan eta emaitzetan– eta elkartasuna.
Bere sorreratik bertatik presente izan du bere nazioartekotze bokazioa; izan ere, bere bezeroen erabakiguneak (erosketak, ingeniaritza, garapena…) AEB-n eta Europan kokatuta daude. Bere produktuen hartzaile diren kanpoko merkatu nagusiak Frantzia, Alemania, Austria, Italia, Mexiko, Argentina, Turkia eta Ipar Korea dira.
Iturria eta argazkia: mondragoncorporation
Iturria: Euskararekin lanean