Berriakrss

Debegesa Garapen Agentziak bi jardunaldi eskainiko ditu Debabarrenean berriki sortu diren enpresei zuzenduta

2012-07-04 - Enpresarean

Debabarreneko enpresa txikiei eta berriki sortu diren enpresei zuzenduta, Debegesak bi jardunaldi eskainiko ditu uztailaren 4an eta 5ean. Parte hartzea guztiz doakoa da.
Debabarreneko eskualdean enpresa proiektu berrien sorrera eta sendotzearen aldeko apustuari jarraiki, Debegesak bi jardunaldi eskainiko ditu uztailean eskualdeko enpresa txiki eta berriki sortu diren enpresei zuzenduta. Jardunaldi hauen helburu nagusia enpresa-kudeaketa hobetzen laguntzea da.
Lehendabiziko hitzordua uztailaren 4an izango da. “Fiskalitatea eta forma juridikoak” izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, enpresaren betebehar fiskalak aztertuko dituzte, zerga aipagarrienak aipatuz, hala nola, BEZa, Elkarteen zerga edota PFEZ zerga. Halaber, enpresa batek har ditzakeen forma juridiko ezberdinak izango dituzte hizpide, ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak nabarmenduz. Jardunaldiari 15:00etan emango zaio hasiera eta hiru orduko iraupena izango du.
Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, “Enpresa-diagnostikoa: Errealitatea ezagutu eta ikasi hobetzen” jardunaldia burutuko da. Enpresaren egoera aztertzeko erremintak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, horien bitartez garrantzizko informazioa eskuratu eta lehiakorragoak izan daitezen.
Jardunaldia 15:00etatik 17:00etara egingo da eta hizlari Eibarko EGAZ enpresako aholkulari Ibon Muguruza arituko da.
Bi jardunaldiak doakoak dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edota 943 82 01 10 telefonora deituz.

Iturria: Euskararekin lanean