2012-07-05 - Enpresarean
Gese Bilboko enpresa bat da, industria- eta zerbitzu-inguruneetan energiaren kudeaketan espezializatua, bere produktu eta zerbitzuen bidez energia-aurrezte esanguratsuak lortzen dituena.Enpresa honek industria- edo zerbitzu-enpresen energia-eraginkortasunean inbertsioak sustatzen ditu, eta energia aurreztea energia-zerbitzuen enpresa errentagarri bihurtzeko soluziobide teknologikoak integratzen ditu. Gesek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Azeleratzailearen zigilua jaso du.
Zigilu honek Bilbon egoitza duen Gese garapen-ahalmen handiko enpresa dela ziurtatzen du, hau da, bere fakturazioa hamar aldiz gehitzeko gai dela bost urtean, nazioarteko bihurtzeko, %25 produktu berritzaileak saltzeko eta langile kopurua %20 gehitzeko hiru urtean. Zigilua jaso duen hirugarren enpresa da Hib eta Virtualware-ren ostean. Innobasquek bere babesa ematen die honelako erakundeei, bere Enpresa Azeleratzailearen bidez, hor ahalik eta gehien aprobetxatzen direlarik Innobasqueren bazkide-sare ahaltsuan erabilgarri dauden baliabideak; sarea 150 eragile aditu baino gehiagok osatzen dute, horiek baliozkotu dute proiektua, eta itunak, bazkideak, finantzaketa-aukerak, mentoreak, kontraste-lanak eta babes edo laguntza bilatzerakoan ezartzen dituzten konexioetan datza horien balioa. Innobasquek hazteko ahalmen handia duten, berritzaileak diren eta presentzia globala duten enpresa hauek bultzatzen ditu, euskal ekonomiaren eraldaketarako palanka-lana egiten dute eta. Euskadin bertako ekintzaileek sorturiko enpresak dira, berrikuntza osagai indartsua dutenak. Oso ugariak ez izan arren, sare bat osatzen dute, eta hortik elikatzen dira, sinergiak, lankidetzak eta negozioak sortzeko, azken batean, ekonomia berraktibatzeko, klima egokia sortzen baita.
Argazkian: Diego Mateos eta José María Villate, Gese-ko eta Innobasque-ko zuzendaria nagusiak, hurrenez hurren.
Iturria: Euskararekin lanean