Berriakrss

Enpresa gipuzkoarrak Uruguaira doaz merkataritza misioan

2012-07-10 - Enpresarean

Atzo hasi zen herrialdeko enpresa publiko eta pribatu nagusienekin harreman erronda aurreikusten duen bidaia.
Hego Amerikan presentzia izan nahi duten enpresa gipuzkoarrentzat plataforma Gipuzkoako Aldundiak bultzaturiko Uruguaira egin beharreko misio komertziala atzo, astelehena, jarri zen abian. Martin Garitano ahaldun nagusiarekin eta Jon Peli Uriguen Ekonomia diputatuarekin joan diren eta agenda oso estua izango duten hogeita hamarren bat enpresariri, Jose Múgica herrialdeko presidenteak egin die harrera, bertako enpresa publiko nagusienetako arduradunekin eta Rio de la Platako herrialdeko enpresari pribatuekin batera.
Asteazkenerarte luzatuko den bisitan, Gipuzkoako eraikuntza enpresa nagusienetako arduradunek hartuko dute parte eta baita ontzioletakoek, energia berriztagarrietakoek, higigarrietakoek, siderurgiakoek, hondakinen tratamenduetakoek… Espedizioaren parte izango dira baita ere Pedro Esnaola, Merkataritza Ganberako presidentea eta SPRIko abokatu bat.
Hiru egunetan, Gipuzkoako Aldundiak estaldura emango die arlo instituzionalean bidaian parte hartzen duten enpresei Uruguaiko merkatua ezagutzeko helburuarekin eta baita lankidetza eta inbertsio aukerak identifikatzeko helburuarekin ere.

Iturria: Euskararekin lanean