Berriakrss

Fiare Banku Etikoak kreditu-linea zabaldu du Oinarri SGRko kideentzat

2012-07-10 - Enpresarean

Ekonomia sozialeko enpresei lagunduko die akordioak. Kreditu-linea honek likidezia-operazioak bost urtetan amortizatzeko aukera emango die kideei.
Fiare Banku Etikoak, gizarte erantzukizuna betetzen duten proiektuak finantzatzen dituen entitateak, kreditu-linea berezi bat zabaldu du Oinarriko kideentzat. Honen bidez, inbertsioak, aktibo finkoak edo likidezia-operazioak hobetzeko abagunea izango dute. Batez ere, kooperatibek, lan-sozietateek, fundazioek edo elkarteek izango dute aukera hau eskura. Akordio honen asmoa kolektibo hauen egoera sustatzea da.

Iturria: Euskararekin lanean