Berriakrss

CEBEKek Jaurlaritzaren finantza-programa aurkeztu die Bizkaiko enpresei

2012-07-11 - Enpresarean

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak jardunaldia antolatu du gaur Eusko Jaurlaritzak martxan duen finantza-programa ezagutzera emateko. Helburua izan da enpresei finantzazioarekin zerikusia duten neurriak eta baliabideak azaltzea.
Ekonomia sustatzeko asmoz, ekoizpena bultzatu nahi dute eta horretarako, euskal enpresek izan ditzaketen finantzaketa-arazoei irtenbide ematen saiatuko dira. 
Bertan izan dira: Bernabé Unda, Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Komertzio eta Turismoko aholkularia eta José Mª Vázquez, CEBEKeko presidentea, besteak beste. 

Iturria: Euskararekin lanean