Berriakrss

Innobasqueren bazkide-sareko hamar proiektu berritzaile lankidetzaren bila dabiltza

2012-07-11 - Enpresarean

Innobasque Exchange Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 1.000 bazkideen eta bazkideentzako ekimen bat da, beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberastu eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten.
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitza ekimen berritzaile baten lekuko izan da gaur goizean, aldian behin errepikatu nahi duena: Innobasque Exchange; bazkideen eta bazkideentzako proiektua da, eta horietako hamarrek beren proiektu berritzaileak erakutsi dituzte, eta horietarako askotariko lankidetza bilatzen dute: partner-ak, finantzaketa, kolaboratzaileak, zabalkundea, parte-hartzea, iritzi-erkatze edo kontrastea, trukea, sinergiak, zerbitzuak… Bosna minutuko azalpenak eman dituzte Elkano Consulting, Emaús, Eusko Ikaskuntza, Gese, HBio, Minirobots, Otana, Spotbros, Urbegi Brand Mathematics eta Xramp-ek. Lan-saioak Innobasqueren sareko bazkideen arteko lankidetza sustatu du, eta 1.000 kide eta adituen sareko ezagutza eta “know-how” guztia jarri du horien esku lankidetza eta itunak errazteko, proiektu berritzaileen ideia edo proposamena aberastu eta, guztiz edo partzialki, gauzatze aldera.

Iturria: Euskararekin lanean