Berriakrss

BIEMHak emaitza positiboekin itxi du aurtengo edizio jendetsua

2012-07-17 - Enpresarean

BIEMHaren 27. edizioari bu­ruz hitz egiten hasi zen aspaldi. Estatuko topaketa industrial garrantzitsuena da eta  enpresek, profesionalek eta bezeroek ez dute hitzordu hau galdu nahi. Aurten, berrikuntza izan da ekimenaren muina.

BIEMHaren oihartzuna zabala da nazioartean eta gero eta pertsona gehiagok interesa jar­tzen dute Barakaldoko (Bizkaia) BECen antolatzen den topaketa hauetan. Sei egunetan zehar, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitartean, makina ­erreminta protagonista nagusia ­izan da. Hala ­ere, urte hasieratik dantzan ibili da ekimen honen antolakuntza handia. Sektore honekin zerikusia duten 14 herrialde baino gehiagoko profesionalek beren espazioa erreserbatu zuten duela hilabeteak. Hala, aurreko urteekin alderatuta, kontratatutako espazioak %11 egin zuen gora na­hiz eta krisiak irmo markatzen duen testuinguruan buru-belarri sartuta gauden.

 

José Miguel Corresek, BEC­eko ordezkariak adierazi zuen moduan, 56 herrialdeetatik gerturatutako atzerriko bisitarien kopurua %9an egin zuen gora. Batez ere, Europar Batasuneko herrialdeetatik etorri dira; baina, makina erreminta sektorea norakoa duten esportaziorakin zerikusia duten beste herrialdeetako profesionalak ere hurbildu dira.

Aurtengo balantzea positiboa izan da; halaxe baloratu dute antolakuntzatik. Ateak itxi dituen arte, makina erremintako fabrikatzaileek eta ekoizpenerako teknologia arduradunek beraien azken produktuak eta berrikuntzak aurkeztu zituzten. Edizioa amaitu ostean, balantzea egin eta BEC 34.000 profesonalek bisitatu zutela azaldu zuten sustatzaileek. Ondorioz, parte hartu duten enpresek eta profesionalek positiboki baloratu zuten ekimena. Ignacio Torrecilla AFMko (Ad­vanced Manufacturing Tech­no­logies) presidenteak adierazi zuenez, “Bienala azoka sendoa dela erakutsi du, zoritxarrean ere. Industriari konpromiso eta ilusioz betetako mezua helarazi  na­hi izan diogu eta honek jaso eta onartu du”. Bernabe Undak, Eusko Jaur­laritzako In­dus­tria sailburuak honakoa aipatu zuen: “topaketa honen garapenak sektoreen eta elkarteen arteko indarra, koordinaketarako gai­tasuna eta elkarlana erakutsi du. Sektore hau osasuntsua da, zeharkakoa ­eta, noski, sendoa ere bada”.

Okupazio-maila altuena izan duten sektoreak honako hauek ­izan dira: abiatze makina erremintak (%39); deformazio makina erreminta (%21); osagarrien eta lanabesen enpresak (%21); ­ekipo elektriko, elektroniko, hidrauliko eta neumatikoak (%6); metrologia enpresak, kontrol eta CAD/CAM/CAE (%5) eta bestelako makinak eta ekipoak (%12).
Gainera, errekonozimendua ere egin zitzaien profesionalei. Ibarmia eta Sora­lu­ce enpresek Makina Erremintako Saria eskuratu zuten.
Azkenik, ezagutzera eman zen datorren BIEMHaren data. Hu­rrengo edizioa 2014ko ekainaren 2tik 7ra antolatuko da.

Iturria: Lanabesa