Berriakrss

Eroski kooperatibak 42 milioi euroko irabaziak eskuratu zituen iazko urtean zehar

2012-07-17 - Enpresarean

Salmenta garbien zifra (bez gabe) 6.639 milioi eurokoa izan zen, %3,2 gutxiago banaketa-negozio nagusiari dagokionez.

 

Eroski kooperatibak 42 milioi euroko irabaziekin itxi zuen iazko ekitaldia. Nahiz eta zifra altua ­izan, aurreko ekitaldiarekiko %40 txikiagoa izan da. Salmenta garbien zifra globala (BEZ gabe) 6.639 milioi eurokoa izan zen, %3,2 gutxiago banaketa-negozio nagusiari dagokionez; arrazoiak izan ziren, nagusiki, eskari handieneko produktuen prezioak ja­istea eta sare komertziala murriztea.

Hala, jarduera komertzialaren beherakada kontuan hartuta, amaitutako ekitaldiaren balioa are handiagoa da. Izan ere, langabeziak eta egoera ekonomiko orokorraren ondorioz kontsumitzaileen kon­fiantza txikiagotzeak asko baldintzatu baitute jarduera komertziala, eta joera hori zenbait urtez geroztik mantendu da.

Azken batean, taldearen ­emaitza kontsolidatuak 36 milioi negatibokoak izan dira; hau da, %44 hobetu dira aurreko urteko 64 milioi euroen aldean, eta oso baldintzatuta daude finantza-gastuen kargagatik eta aktiboen balioaren narriadurarako zuzendutako 113 milioi euroengatik.

Iturria: Lanabesa