2012-07-17 - Enpresarean
Ibermáticak lortu du. Mondragón Assemblyk lehen mailako sustatzaileen artean enpresa hau hautatu du bere enpresa-kudeaketarako softwarea RPS 2012 ezarri dezan kooperatibaren ekoizpen-lantegi guztietan, bai Estatuan eta, baita, atzerrian. Gainera, proiektu honek Bikaintasunaren Zentro baten sorrera ekarri du eta hirugarrenei zabalik egongo da soluzio eta praktika berritzaileak burutu ditzaten.
RPS 2012-k oso harrera ona izaten ari du merkatuan duen ezaugarri transformatzailea dela eta. Horrexegatik, Mondragón Assemblyk aukeratu du. Ibermáticaren Soluzio Enpresarialen Unitatetik garapen-proiektu garrantzitsua eramaten ari da aurrera eta nazioarteko parametroraino hedatzen da. Hala, produktua ERP belaunaldiko SOAn (Zerbitzuetara Bideratutako Software Arkitektura) kokatzen da eta alor industrialean berezitzen da batez ere.
Baina enpresa bat aukeratzeko prozesua ez da laburra izan. Hautatze-prozesuak urte bateko iraupena izan du; Mondragoneko Unibertsitateak aholkularitza lanak burutu ditu. Ibilbide honetan, 10 ERP aritu dira lehian eta azkenean, RPS 2012 izan da aukeratua. Izan ere, berrikuntza asko eman dira produktu honen garapen-prozesuan; adibidez: prozesuen orkestrazio gaitasuna eta antolakuntzarako metrika eraginkortasuna edo, CAD alorrekin bat eginez, multiproiektuen kudeaketan duen potentzia.
Aipatzekoa da sistema enpresa bakoitzaren lan-bilakaerara moldatzen dela. Horrez gain, gaitasun kolaboratzileak garatzen ditu prozesuetan hirugarrenen presentzia areagotzeko.
Ondorioz, enpresaren eragina zabaldu eta hasieratik bukaeraraino parte hartzen duten pertsona ororekin harremanak sustatzen ditu. Era berean, RPS 2012-k teknologia sozialeko gaitasun berritzaileak garatzen ditu. Hau da, datuek dimentsioak dituzte eta profesionalek beraien interpretazioa gaineratu dezakete edozein momentutan.
Azken batean, sistema honek lan-taldea bultzatzen du informazioa eta interpretazioa (egituratua eta egituratu gabea) partekatzeko aukera zabalak luzatuz. Beste alde batetik, pertsonen ezagupenak txertatzeko abagunea ematen du; modu honetan, datuak sozializatzen dira (pertsonek prozesuan parte hartzen dute betean) eta ekoizpena handitzeko aukera ere bada.
Bikaintasunaren Zentroaren sorrerak pisu handia dauka proiektu honetan. Esan bezala, hirugarren agente batzuk praktika berritzaileak garatzeko aukera izango dute bertan. Modu berean, batetik, Mondragón Assemblyk balio gehigarria emango die bere soluzioei zerbitzuen sorreraren bidez. Bestetik, Ibermática berrikuntza protagonista den agertokian arituko da eta merkatuak planteatzen duen parametro errealetik lan egingo du punta puntako teknologia eta enpresekin batera.
Roberto Sanchézek, Mondragón Assembly Sistemetako zuzendariak, adierazi zuenez, proiektu honen helburua da, azken urtean zehar, konpainiak burutu dituen prozesuen analisi eta egokitasunak beteko dituen kudeaketa integraleko sistema bat ezartzea. “Modu honetan, integrazio naturala lortuko du enpresaren alor desberdinetan, bulego teknikoaren eta gainontzeko alorren artean integrazioa nabarmenduz”, azaldu zuen.
Iturria: Lanabesa