Berriakrss

Ingeteamek filialak zabaldu ditu Txilen eta Polonian berriztagarriekin aritzeko

2012-07-17 - Enpresarean

Nazioartekotze estrategiari helduz, nazioartean toki indartsuagoa lortzeko, ‘ingeteam power technology’ eratu dute. Taldeko enpresa desberdinak elkartzen dituen ekimena da.

Ingeniaritza elektrikoan eta ­ekipo elektrikoen garapenean berezitzen den Ingeteam taldea, orain arte, energia, industria, itsas eta trenbideen sektoretan ­aritzen zen eta filialak zituen: Brasilen, Mexikon, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Txinan, Italian, Frantzian eta AEBetan.

Hortaz, aspaldi abiatu zuen nazioartekotze estrategiari helduz, filial berriak zabaldu ditu Polonian eta Txilen eta beren ­eginkizuna berriztagarriekin zerikusia duten ekintzak garatzea ­izango da. Alde batetik, Polonia­koa sektore eolikoan oinarrituko da. Izan ere, merkatuak aukera ­ematen du horretarako. Sektore honekin zerikusia duen lehen kontratua sinatu zuen iaz  Poloni­an eta egun, 4 parke manten­tzen ditu. Sustatzaileek azaldu dutenez, zifra hori handitzeko aukera badago, etorkizunari begira.

Txileko kasuari dagokionez, Santiagoko iparraldetik 300 kilometrora kokatzen den parke baten mantenimendurako kontratua lortu berri du Ingeteamek.

Bizkaiko enpresa talde hau, Kutxabank akzioak ditu %24ean, osatuta dago 30 sozietate inguruz. Mundu mailan, 3.500 langile ditu, gutxi-gorabehera eta bere fakturazioa 487 milioi ingurukoa da.

Gainera, nazioartean toki indar­tsuagoa lortzeko, taldeak ‘In­geteam Power Technology’ eratu du, zeinak taldeko enpresa desberdinak elkartzen dituen.

Iturria: Lanabesa