Berriakrss

Vicomtech-IK4k Europan duen presentzia areagotu eta harremanak sendotu ditu

2012-07-17 - Enpresarean

Azken ekitaldian zehar, lan handia burutu du. Ikertzaileen bikaintasun zientifiko eta beraien ikerlanen aplikagarritasunaren artean oreka ona eman da eta horrek, harremane berriak zabaltzera eraman du taldea.

 

Vicomtech-IK4 Zentro Tek­nologikoak 2011n zehar Europan duen presentzia areagotu du aurreko urtearekin alderatuta. Europako ikerkuntza ­aplikatuan eman den gehikuntza honek Vicomtech-IK4ren diru sarreren %11 izan da eta Zentro Teknologikoarentzat aintzat har­tzen zaiola suposatzen du, horrela urte hauetako esfor­tzua eta lana Europa mailako berrikuntzan baliabide garrantzi­tsuan bilaka­tu da.

2011n Vicomtech-IK4k 125 proiektuetan parte hartu du, honela banaturik: 18 proiektu europar (horietariko zenbaitetan liderra da), 4 CENIT, Innpronta 1 ­eta 16 Etorgai. Gainera iaz 44 argitalpen zientifiko osatu zituen. Iazko ekonomia-balantzeari dagokionez, 2011n 7 milioi euro fakturatu ziren, eta honek Zentroak azken 10 urteetan izan dituen ­emaitzak mantentzen ari dela ­esan nahi du. Horretaz gain, Vi­comtech-IK4 Zentro Teknologi­koek duten finantzazio eredua jarraitzen du eta diru sarrera publiko eta pribatuen arteko oreka mantentzen du. Bere finantza ­iturriak horrela banatzen dira: % 52 industri-kontratuak, % 11 europar proiektuak, % 23 administrazio zentralak eta % 14 Eusko Jaurlaritzak.
Nabarmentzekoa da ere lantaldea 100 lagunetara iritsi dela (80 ikertzaile) eta horien laurdena doktore dira.

Proiektu nabarmenduak. Azken ekitaldian zehar burututako lan handia Vicomtech-IK4ko iker­tzaileen bikaintasun zientifiko ­eta beraien ikerlanen aplikagarritasunaren arteko orekaren emai­tza da, enpresa eta gizartearen ­onurarako. Ikertzaileen arteko taldeko lanak eta bertan burututako talde lanak, IK4 Aliantzaren baitan, baita nazioarteko mailakoak ere, GraphicsMedia.net ­ikerkuntza aplikaturiko ikerkuntza zentroen sarean, azken 10 urteotako transferentzia ekintza kopuru handiena burutzea ahal egin du, bai ikerkuntza aplikaturiko proiektuen bolumenari dagokionean, baita fakturatzeari dagokionean ere. Aipaturiko indikadore guzti hauek enpresekin, ETEak gehien bat, burutu diren proiektuen garapenean egin den lan handiaren emaitza dira.

2011an burutu diren proiektuen artean hauek dira nabarmenenak: Tebas proiektua. Telebis­tarako ekoizpen sistema bat da. Sistema honek zuzeneko telebista emankizunetan burutzen diren lan komunenak integratzen ditu low-cost plataforma batean eta, gainera, definizio altuko emanaldietako egungo estandarrekin koherentea da. Baliatour proiektua. Ekosistema digital turistikoen kudeaketa denbora errealean neurrira egindako esperientzia multikanalak hornitzeko. 

Beste bat, gidatzeko laguntza sistemak dira; ikusmen artifizialean oinarrituak erreitik nahigabean ateratzea ekidin, oztopoak antzeman eta trafiko seinaleak ­igartzen dituzten zerbitzuak hornitzen dituztenak. Bestea, kanpoaldetarako errealitate areagotua adierazgailurik gabe da; hau da, alegiazko informazio geolokalizatua gure ingurutik jasotzen ditugun irudiekin integratzean da­tza. Vicomtech-IK4n ohiko metodoen doitasuna handitzeko gai diren ikusmen artifizialeko sistema berritzaileak erabiltzen ditugu, horrela smartphonearen kamerak jasotzen dituen irudi errealekin ezin hobeki jarritako kalitate handiko 3D edukia erakustea dagoelarik.

Horiez gain, batetik,  MEDX­3­DOM ­ekimena aurkitzen da. Webean ­irudi medikuen ikuskapenerako sistema aurreratuen estandarizaziorako nazioarteko ­eki­men bat da. Ekimen honekin profesional medikuei edozein tokitan irudi medikuen tresnak eta gailuak ­irudien laborategietan ­egon behar gabe erabiltzea ahal egingo da; honela espezialista ezberdinen arteko interakzioa ­egongo delarik modu erraz eta azkarrean.

Gainera teknologia hau etorkizunean erabili ahal ­izango da geo-ikusmen eta ingeniaritza  sistemetan. Bestetik,  SUMAT pro­iektua, Vicomtech-IK4 buru du­en proiektu europarra da. Hel­burua itzulpen automatikoaren bidez azpitituluen prozesuen eraginkortasun eta ­emankortasuna optimizatzea du.

2012rako aurreikuspenak. Aur­ten, Vicomtech-IK4 Zentro Tek­nologikoak fakturatzea 7,5 milioi eurotara irits dadin espero du. Etorkizunera begira beste erronka bat beharrezkoa den inber­tsioa mantentzea da, ikertzaileen trebakuntza eta ekipamenduak bikaintasun maila mantendu ahal izateko. Honela taldeak espezializaturik dauden teknologia berrien transferentzia arrakastatsua izango dadin.

Vicomtech-IK4ren jardueren atalean nabarmendu beharreko beste erronka bat Gaphics­Me­dia.net (International Network for the Cooperation in Applied Research in Computer Graphics, Multimodal-Multimedia Tech­nologies, and Visual Interactive Digital Media Technologies) sarearen parte-hartzea da, kide fundatzaile bezala.

Nazioarteko zentroen sare bat da ondorengo alorretan elkarlanean aritzeko: ­ikerkuntza ­aplikatua, ordenagailu bidezko grafikoak, teknologia multimedia modu-anitzak eta ­ikusmen-elkarrekintzaren multimedia teknologiak.

2010eko ­abenduan sortu zen Kaises­lau­ternen (Alemania) eta egun Vi­comtech-IK4k zuzentzen du. Sare honen kideak nazioarteko ­ikerkuntza aplikaturiko erakundeak dira. Egun Alemania, Es­painia, Portugal, Italia eta Pa­na­mako zentroek osatzen dute GraphicsMedia.net eta kide berriak sartu daitezen prest dago. GraphicsMedia.net sarearen parte izateak lehen mailako proiekzio eta konektibitatea dakarkio Vicomtech-IK4ri.

Vicomtech-IK4 ikerkuntza ­aplikaturiko zentro bat da eta bere jarduera ordenagailu bidezko grafiko interaktibo eta multimedia teknologien eremuan buru­tzen du.

Zehazki ikusmen-elkarrekintza eta komunikabideen teknologietara dedikatzen da. 2001. urteaz geroztik, Vicomtech-IK4k bere sei ikerkuntza alorrekin zerikusia duen I+G+b egiten aritu da, alegia: Telebista Digitala eta Multimedia Zerbitzuak, eOsa­su­na eta Aplikazio Biomedikoak, eTurismoa eta Ondarea, 3D Animazioak eta Elkarrera­ginez­ko Ingurune Birtualak, Garraio Sistema Adimendunak eta Inge­niaritza eta Ahots eta Hizkuntza Teknologiak.

Iturria: Lanabesa