2012-07-17 - Enpresarean
Nafarroako landa-turismoko 55 enpresa elkartu dira kooperatiba bat eratzeko. Proiektuari ‘Wikilur’ izena eman diote eta bere helburua da: batetik, bazkideei zerbitzuak eskaintzea eta, bestetik, ostatua, gastronomia, artisautza, kultura eta ekintzak nahasten dituen produktu turistikoak sortzea.
Ekimen honen asmo nagusia turistak erakartzea da. Baina, landa-inguruneaz gozatzeko modu berritzailea aurkezten du proiektu honek. Joxe Elgorriaga gerenteak kooperatiba aurkezteko antolatutako ekitaldian azaldu zuen moduan, “Nafarroa osoko bazkide berriei zabaltzen dizkiegu ateak”.
Iturria: Lanabesa