Finantzaketa-bide hauek milioi bat euroraino helduko dira eta enpresa-erakundeen hazkundea bermatzea dute helburu. Batez ere, ekintzailetza, proiektu jasangarrien sostengua edota nazioartekotzea babestuko duten proiektuen bideragarritasuna landuko da ekimen honen bidez.Arabako Foru Aldundiak finantzaketaren %10-15 artean bereganatuko du. Egitasmo honek sortu berri diren proiektuetarako eta aspalditik martxan dauden ekimenetarako balioko du.