2012-09-21 - Enpresarean
Mundu guztiko 400 goi-exekutibo baino gehiago izango dira Cleantech Forum Europe-ren bederatzigarren edizioan; nazioarteko topaketa berezi horretan teknologia garbiekin zerikusia duten enpresa-proiektu berritzailetan inbertitu eta negozioak egiteko aukera izango da.
Bilbo egoitza izango da, 2013ko apirilaren 16tik 18ra bitartean, Cleantech Forum Europe-ren bederetzigarren edizioarena, eta irismen globaleko topaketa horretan teknologia garbiekin zerikusia duten 400 goi-exekutibo baino gehiago bertaratuko dira. Gertaera hori Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak Euskadin dagoen bultzaturiko Southern Europe Cleantech Hub-en garapen-planaren osagaia da, eta hain zuzen ere toki horrek elkartu eta konektatu egiten ditu teknologia garbien merkatuko irismen globaleko negozio berritzaileen aukerak sortu eta haztea errazten duten elementu bakarrak.
Aldez aurretik, Londresen (2) egin da, Parisen (2), Kopenhagenen, Frankfurten eta Amsterdamen, Cleantech Groupen antolatuta, eta azkenik Bilbo hautatu dute 2013ko edizioan abegia egiteko hiri bezala. Bizkaiko hiriburuarekin batera Helsinki (Finlandia) eta Triestre (Italia) zeuden topaketa hori hartzekotan. Topaketa antolatzeko Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Bilboko Udalaren laguntza agerikoa duenak, Cleantech Groupek Innobasque izango du tokiko bazkide estrategiko gisa.
Zer da Cleantech Group?Cleantech Group (www.cleantech.com) enpresa-talde aitzindaria da teknologia garbien sektorean eta mundu guztian aholkularitza-zerbitzuak hornitzen dizkiena korporazio globalei, inbertitzaileei, enpresaburuei, gobernuei eta politikariei; merkatuaren ikerkuntza eta sektorerako gertaldiak antolatzen ditu. 225 baino erakunde inbertitzaile baino gehiago ditu 20 herrialde baino gehiagotan eta 3.100 enpresa baino gehiago “clean technologies”ekin zerikusia dutenak. Era berean ikerkuntzen ondorioak eta analisiak hedatzen ditu topaketa eta mintegi birtualen bitartez.
Iturria: Euskararekin lanean