2012-09-24 - Enpresarean
Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatutako topaketa, zuzenean eman da sare sozialen bitartez #global2012 hashtagarekin, 213.313 pertsonarengana iristea lortu du eta “trending topic” izan da Bilbon.Global Innovation Day-ren bigarren edizioa antolatu zen irailaren 20an Bilboko Euskalduna Jauregian eta, orotara, 1.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren. Egunean zehar argi eta garbi geratu da gaurko bezalako egoera nahasia gainditzeko berrikuntza akziora bideratuari ekin behar zaiola aurkeztutako ekimenek egin duten bezala aukerak baliatuz, haietako asko txikiak baina irismen globalekoak eta beste batzuk dimentsio handiagokoak.
Euskadirako Altran Indizea eta Erregio Altran Azpindizea aurkeztu berrikuntza-ahalmena aztertzen duena, zeinek erabakitzen baitu “Euskal Herria berrikuntza-ahalmen handiko herrialde bat dela, eta horregatik puntuazio gorena lortzen du Altran Indizeko (1.0) ahalmen-ereduan, berrikuntza-gaitasun handiko Suedia edo Finlandia herrialdeen parean kokatzen delarik. Euskal Herriak dituen indargune nagusiak goi-mailako ikasketak dituzten biztanleriaren ehuneko handi batez eta enpresa sektorean ikertzaile-ehuneko handi batez elikatzen den sistema berritzaile bat” da, besteak beste.
Honako hauek izan dira b-aren ahotsak Global Innovation Day-n: Santiago Niño-Becerra, Ekonomia-katedraduna; Pedro Arboleda, berrikuntza-aholkularia; Borja Baturone, Altraneko Berrikuntzako zuzendari nagusia; Marisa Toro, Google Espainia eta Portugaleko Komunikazio-zuzendaria; Mikel LĂłpez Iturriaga, “El comidista” blogaren egilea; Mikel Lejarza, Antena 3 Filmseko presidentea; MartĂn Lejarraga, arkitektoa eta FAD 2011 Sariaren irabazlea; BelĂ©n Hermosa, Idom eta BeSpace-ko diseinatzailea; Eduardo Alcorta, CafĂ© Fortalezako zuzendari nagusia, eta Rodolfo Carpintier, kapital haziaren inbertitzailea teknologia-enpresatan.
Iturria: Euskararekin lanean