Berriakrss

Overaliak bulego berria zabaldu du Donostian

2012-10-01 - Enpresarean

Marketing online eta web bilatzaileen posizionamenduan berezitzen den Overalia enpresa gipuzkoarrak bulego berria zabaldu du hiriburuan. 
Egun, enpresak 450 bezero inguru ditu eta instalazio berri hauen bidez, sektore industrialean oinarrituko da; batez ere, on line bidezko marketingaren negozioa indartzeko lan egingo dute. 
Bulegoan 15 profesional arituko dira proiektu berriei ekiteko. Langileek 360 metro karratuko azalera izango dute erabilgarri. Orotara, azken bost urteetan zehar, enpresak hiru bulego zabaldu ditu.

Iturria: Euskararekin lanean