2012-10-03 - Enpresarean
Euskararen Ziurtagiriaren Elkarteak pausu bat eman du haratago eta atzo, urriak 2, 'Enpresaren Azoka'-ren lehenengo edizioa antolatu zuen Donostiako Kursaal Jauregian.
Ekimen honetan izan ziren, besteak beste: Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria; Martin Garitano, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia; Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea eta Carlos Ruiz, Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria. Orotara, 150 euskal enpresetako ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian.
Azoka Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Kutxako Gizarte Ekintzaren laguntzarekin antolatu zen eta antolatzaileek azaldu dutenez, emaitzak ezin hobeak izan dira. Euskaraz lan egin eta euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresen arteko bilkura izan da.
Egun osoko egitarauari helduz, hitzaldiak, trailerrak mahai-inguruak, coworking-ak... antolatu dituzte. Gainera, enpresek bere lan-jarduna aurkezteko aukera izan dute.
Iturria: Euskararekin lanean