Berriakrss

Oarsoaldeak enpresen topaketa antolatuko du

2012-10-03 - Enpresarean

Enpresa Kooperazioa – Zentro Teknologikoa:arrakastaz lehiatzeko estrategia' topaketa urriaren 5ean antolatuko da, AZTI-Tecnalian, Pasaian.
Euskadin Zentro Teknologikoez osaturiko sarea baliatuta, aukera paregabea da gure enpresentzat, batez ere, beraien tamaina eta dituzten baliabideak direla eta, lehiakorragoak izateko arlo teknologikoan hobekuntzak egin nahi dituztenentzat.
OARSOALDEko SAREA barruan kokatua, jardunaldi honen helburua, sareak ezarri eta sendotzeko Oarsoaldeko enpresen sustapena gauzatzea da. Era berean, diagnostiko lehiakorrak eta enpresetan hobekuntza planen gauzatzea sustatu nahi da.
Jardunaldian Tecnaliako eta Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariak parte-hartuko dute.
Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete  enpresasustapena@oarsoaldea.net e-mailaren bidez.

Iturria: Euskararekin lanean