2012-10-03 - Enpresarean
Ekimena datorren urriaren 5ean eta 6an antolatuko da eta bertan hartuko dute parte Borja Vilasecak eta Itziar Irazustak.
¡TU PUEDES HACERLO! & ZUK EGIN DEZAKEZU! TPA proiektua, Oarsoaldeako lehendakari den Aiora Perez San Romanek adierazi duen moduan, doako hitzaldiek eta esperientzia-tailerrek osaturiko programa da, pertsonengan pentsamendu positiboa inspiratzen dutelarik eta jarrera proaktiboa eragitea dutelarik helburu. Gaur egungo erronkei ausardiaz eta iraunkortasunez aurre egitetik sortu da; nahi izatea ahal izatea dela eta zerbait pasioz eta zentzuz deseatzen badugu lortu dezakegula onartuz. Azken finean, honekin lortu nahi dena mugimendu hau ezagutzen duen pertsona bakoitza amesten hastea da.
Proiektua Oarsoaldea eskualdeko bi pertsonek bultzatzen dute, Luis Oiarzabal eta Iker Fernandezek, eta erakunde hauen laguntza du: Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia, Kutxa Gizarte Ekintza, SPRI, Gipuzkoako Foru Aldundia eta eskualdeko 6 enpresa (Eroski, S.Coop.; Larrialdiak, S. Coop, Industrial Tajo, S. Coop., Petra Lekuona, K35 eta Tempografix.)
Urriaren 5ean eta 6aan Borja Vilaseca izango da proiektu honi jarraipena emateko. Bera ardura pertsonala, baloretan lidergoa eta organizazio garapenean kazetari aditua da. Idazle moduan honako liburuak argitaratu ditu: Encantado de conocerme” (Plataforma, 2008), “El Principito se pone la corbata” (Temas de Hoy, 2010) eta “El sinsentido común” (Temas de Hoy, 2011). Gaur egun, Ramon Llull Unibertsitatean, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Coaching eta Emoziozko Adimenen masterrean irakaslea da. Oraingoan ardura pertsonal eta baloreen inguruan hitz egingo du.
Berarekin, Itziar Irazusta arituko da, egoera pertsonalak gainditzen eta zailtasunen aurrean borroka egiten adibide dena. Istripu gogor bat eta gero bere gorputzaren zati handi batean mugikortasuna galdu zuen eta adore eta indar handiarekin ia %100ean sendatu ahal izan da. Fibormialgia diagnostikatu zioten eta dislexia dauka. Oztopo hauek, ez dute lur jota uztea lortu eta indartsuagoa egin dute, eta bere aliatu handienak bihurtu dira bere bizitza pertsonalean erronka handienak lortu ahal izateko.
Informazio gehiago lortzeko: www.tupuesdeshacerlo.eu
Iturria: Euskararekin lanean