Berriakrss

Praktikak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak

2013-04-15 - David

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, Lanbide Heziketarako Don Bosco ikastetxeak eta Oarsoaldea eskualdeko enpresa batzuek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten lan munduan euskararen erabilera sustatzeko. Honela, beren jarduera hizkuntza honetan aurrera eraman nahi duten ikasle eta enpresariei aukera hau eskaintzen zaie.

Pozak, Oarsoaldearen Lehendakariak, aipatu duenez, hitzarmen honen helburu nagusia, urtetik urtera proiektu honetara batzen diren ikasle eta enpresa kopurua handiagoa izatea da, eta horretarako, praktika aldiak euskaraz garatu daitezen beharrezkoak diren baldintzak, testuingurua eta baliabideak eskuragarri jarri behar ditugu.

Honela, eskualdeko 7 enpresatan, Don Boscoko D ereduko 10 ikasle praktikak euskaraz gauzatzen ari dira. 7 enpresa horietatik bi berriak dira eta gainerakoak iazko esperientzia pilotuan parte hartutakoak, eta beraz, praktika aldiak euskaraz garatzeko baldintzak sortzeko esku-hartzea izan dutenak.

Proiektu honetan parte-hartzen duten enpresak ABB NIESSEN osagai elektrikoak, etengailuak, entxufeak eta honelakoak egiten dituen Oiartzungo enpresa, PAPRESA Errenteriako erdigunean dagoen papergintza enpresa, INASMET-TECNALIA Donostian dagoena eta kimika alorreko lanak eta ikerketak burutzen dituena, EASO MOTOR Oiartzunen kokatuta dagoen Ford autoen kontzesionarioa, ELSTER IBERCONTA kontadore elektronikoak egiten dituen Errenteria dagoen enpresa eta TXINGURA Errenterian kokatutako burdindegi-galdarategia dira.

Hau honela, Lanbide Heziketa euskara hutsean egiteko aukera ematen duen bidea zabaldu dugu Oarsoaldean, ekimen honek indarra hartzeko esperantzarekin eta epe labur batean, beste ikastetxeetara ere zabaltzeko itxaropenarekin.