Berriakrss

Saskia aplikazioa

2013-04-18 - Enpresarean

Sakelakoetarako eta tabletetarako Saskia aplikazioa egin du Artez Euskara Zerbitzuak Akting ingeniaritzaren laguntzarekin. Erosketetako zerrendak egiten laguntzeko aplikazioa da Saskia, baina beste hainbat funtzionalitate ere baditu: Zerrendak elkarbanatzeko aukera ematen du, lagun bat baino gehiagoren artean osatzeko, etxeko armairuan dugunaren kontrola ematen laguntzen du, baita egindako erosketen  kontuak ikusteko ere.

Euskara hutsez eginiko aplikazio hau bi gauzek egiten dute berezi:

  •  Aplikazio praktikoa eta lagungarria da.. Beste hizkuntzatan dauden antzeko aplikazioetan  ordainpeko bertsioan bakarrik dauden hainbat funtzionalitate doan eskaintzen ditu Saskia.app-k.
  •   Erosleak euskaraz erosteko motibatzea eta trebatzea lortzen lagundu nahi du, produktu zerrenda auto-osagarria da eta  gaztelaniaz idaztean euskarazko ordaina ematen du

Aplikazioa Google playn deskargagarri dago: http://ttiki.com/49379