2013-04-22 - oolaizol
IZARO ERP II Informazio Sistema Integratu eraginkorra da, eta enpresa txiki zein ertainek informazioaren gizarte honetan izan ditzaketen beharrak asetzeko gai da euskara hutsean lan egiteko aukera eskainiaz.
Osagaietan oinarritutako arkitekturari esker, sistema pertsonalizatu eta konfiguratzeko aukera badago, enpresa bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen delarik.
Alor ezberdinak ditu:
-Ekonomiko-Finantzarioa
-Giza baliabideak
-Lan arriskuak
-Logistika eta Salmentak
-Hornikuntzak
-WMS Biltegiak Kudeatzeko Sistema
-Salmenta Terminala
-Ekoizpena
-Konfiguratzailea
-Proiektuak
-Antolakuntza eta kontrola
-Laguntza Teknikoko Zerbitzua (LTZ) eta mantentze lanak
-Kalitatea, Negozio elektronikoa
-CRM
-Business Intelligence.
Nazioarteko ikuspegiarekin diseinaturik dagoenez, sistemak hainbat legedi, enpresa, fabrika, biltegi, moneta eta hizkuntza (gaur egun gaztelania, portugesa, ingelesa, euskara eta katalana) barne hartzen ditu.