Berriakrss

Euskontu

2013-05-03 - Enpresarean

Euskontu Ttalaka Kultur Elkarteak sortu berri duen proiektu bat da. Ttalaka Kultur Elkartea euskara eta euskal kulturaren sustapenerako proiektu ezberdinak lantzen dituen elkartea da. Gure helburua jendea lanetik eta eskolatik kanpo euskaraz bizi dadin da eta horregatik sortu dugu Euskontu.

Euskal kontuak eta deskontuak, hori da Euskontu azken finean. Jendeak gustuko dituen planak eskaintzen ditugu, beti ere euskaraz eta gainera beherapenarekin. Euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten enpresek burututako kalitatezko produktu eta zerbitzuak.

Euskontu proiektuan aisialdiaz gozatzeko plan ezberdinak eskainiko ditu. Kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, era guztietako ikuskizunak, moda, osasuna eta estetika, ihesaldiak... Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko duten plan berriak  eskainiko ditugu.

Horretarako, euskaraz lan egiten duten enpresa eta elkarteak bilatzen ari gara eta hauekin harremanetan jartzen. Enpresarean parte hartzen duzuen enpresa zein elkarte guztiak gonbidatu nahi ditugu gure proiektuan parte hartzera. Interesik baduzue jarri lasai gurekin harremanetan.