Berriakrss

Ipuin interaktiboa tablet eta smartphonetarako euskaraz

2013-05-03 - David

TABLET ETA SMARTPHONERAKO IPUIN INTERAKTIOA EUSKARAZ

X-Zatiketak bidertuz

Pedagogian, aisialdian eta eragin-trukaketan oinarrituriko bizipenak!
Haur nahiz helduei zuzendua, “x-zatiketak bidertuz” ipuinak, familia erreal baten bizipenak dakarzkigu testura oinarri paregabea sostengu.

Istorioari darion ukitu hunkigarriak bultzaturik, eta bertako hainbat eszenetan aurkituko dituen elementu, pertsonaia eta jokuekin garatzeko eragin-trukaketarako aukera anitzek hasiera-hasieratik lotuko dute irakurlea kontakizunaren mamiarekin. Bat-batean, ikastolako arbelean marrazki politaskoak margotzen ikusiko du bere burua, harrapaketa-jolasean bere lagun berriekin; edota, indiorik zorrotzenaren antzera, arku-jaurtiketa saiakeran zerua estaltzen duten kotoizko lainoak etsai.

Hori guztia, gainera, lan honetarako bereziki sortua eta eszena bakoitzari egoki atxikia izan den musika fina lagun. Irakurlearen barne emozioak hatzatu eta bizipen ahaztezinetara garraiatuko duen lan aparta, ezbairik gabe.

www.luul.eu/produktuak/