2013-05-07 - David
On Ekin, enpresa ideia eta proiektuen lehenengo lehiaketa
Helburua da sormena bultzatzea eta zuzentzen zaion pertsona/enpresen ekimenak laguntzea, proiektu/ideiak garatuz sortu berri diren enpresetan ezar daitezkeen kontzeptu berritzaileak jasotzen dituztenak edota kontsolidatutako enpresetan prozesuak hobetzen dituztenak. Horretarako, bi fase dituen lanerako plan bat burutu da.
Lehenengo fasea
Arlo sozial eta ekonomikoan diharduten ordezkari ezberdinek osatutako epaimahaiak hiru proiektu/ideia onenak aukeratuko ditu. Ideia/proiektuak aurkezteko azken eguna 2013ko maiatzaren 20a da. Hiru proiketu hauek bigarren eta azken fasera pasatuko dira.
Bigarrengo fasea
Bigarren fase honek badu berritasunik. Hain zuzen, datorren ekainaren 6an egingo den afarian burutuko baita. Ekintzailetza modu batera edo bestera babesten duten guztiek parte hartu ahal izango dute afarian, eta proiektu onenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute gainera. Honela, azken erabakiaren izaera demokratikoa bermatuko dugu.
Saria
Afarirako sarrerekin batutakoaren erdia eta 500€ lortuko ditu irabazleak. Irabazlea nor den afaritara bildutakoek erabakiko dute. Bigarren postuan gelditzen denarentzat, Ekingune elkartearen kide izateko 6 hilabeteko kuota ordaindua eta hirugarrenarentzat Ekinguneko webgunean publizitate moduloa 6 hilabetez.
http://ekingune.com/eu/jarduerak/sareak-eta-networking-a/on-ekin-lehiaketa/